BIRAN
MARMARRA
Gizakia zer astakeria egiteko kapaz da bildurragaitik?, edota zer ez dau sekula egingo bildurragaitik?. Mundua zoratuta dago, itsasontzi hau lemazain barik doa, eta gu,.....horren barruan gagoz...(jarraitu irakurtzen)
BALBEA
Egunen batean, momentu bat ailegatzen da non bizitza amaitzen den. Baina prest al gaude hiltzeko?
Ez edozein modutan, ez.
Duintasunez hiltzeko, egin dugun bizitzarekin konforme, bizitzaren arintasunez kontziente...Irakurtzen jarraitu
ESTREINALDIA BADATOR
Estreinaldia 2024ko urriaren 18an, Arrigorriagan
MARMARRA
Gizakia zer astakeria egiteko kapaz da bildurragaitik?, edota zer ez dau sekula egingo bildurragaitik?. Mundua zoratuta dago, itsasontzi hau lemazain barik doa, eta gu,.....horren barruan gagoz...(jarraitu irakurtzen)
HISTORIKOA
LUBAKI LAINOTSUA
Belaunaldien arteko talkea. Zahar eta barriaren arteko komunikazinoa, norberaren bizitza balioan jartzea, trantsizino naturalearen aurkako eta aldeko argudioak.....Tira! Bizitza bera, muzturretatik kontatuta.
Irakurtzen jarraitu
BIHOTZ SALATARIA
Zoroaren argudioak, psikopatearen perfekzionismoa, hiltzaile zuhurra eta zorrotza. Delitu ikaragarriena, zitalena, babesbako agurea hiltzen dau, zatitu eta tarimearen azpian ezkutatu. Polizia ikertzera dator, ohiuren bat entzutean... Irakurtzen jarraitu
KASKAROT
Agure batek istorio bat kontatuko du. Aner gizarte distopiko batean bizi da, non dantzatzea debekatuta dagoen. Anerri izugarri gustatzen zaio dantza egitea eta horrek arazo larriak sortzen dizkio... Irakurtzen jarraitu
FAKIU
Gosea, txizalarria, maitasuna, gorrotoa, egarria, sexua, beldurra... eta zelan ez... biolentzia.
Besteak beste, gure instintoetako batzuk dira hauek. Haiei esker bizirauten dugu Historiaurretik gaur egun arte. Oinarrizko erremintak izan dira... Irakurtzen jarraitu
OIHANA
(Itzuli, ATX Teatroa eta El Punto Gunea-ren arteko koprodukzioa)
Oihanak, dantza eta antzerkia uztartuz, transmisioari eta identitatearen eraikuntzari buruz hitzegiten digu.
Irakurtzen jarraitu
ARREN GANBARA eta EMEEN SOTOA
Ganbaran arrak bizi dira,arrentzat arrek sortutako munduan. Sotoan berriz emea, zoritxarreko egun batean sortutako “akatsa”. Goian jaun eta jabe. Behean kateak eta iraultza. Gela biak inkomunikatuta daude, ez dago nahasterik. nola etorriko da orduan, aldaketa... Irakurtzen jarraitu
TOMIRIS
Mendeku zilegiaren gaineko bakarkako ikuskizuna da. Ardatz nagusitzat biolentzia matxistea daualarik, errealidadea eta fikzinoa uztartzen dituan istorioa. Gordin bezain sentsuala, erreal bezain fantastikoa, zorrotz bezain zolia... Irakurtzen jarraitu
GNOSIA
Boterearen zentzubakokeria, menpean mantso-mantso jartzeko joera, eta ezinbesteko iraultzearen ganeko ikuskizun ziklikoa da, non istorioa behin eta barriz errepikatzen dan. Gure barneko metafora legez, armairua… eta haren barruan, bortizkeria, sexua, amarrukeriak... Irakurtzen jarraitu
7ak BAT
Gure kulturako zazpi pekatu kapitalak eta orokorrean pekatuaren ideia hartu eta, Victor Frankensteinek egin eban moduan, gizaki barri bati bizia emongo deutsagu, groteskoa, basatia, gupidabakoa... Irakurtzen jarraitu
GABRIEL GABRIELLE
“Lastimea da, batzuk historian zelan edo halan irauteko, edozer egingo leukiela ikustea”. Gabriel Gabrielle gizakiaren kontraesana dakarsku eszenara. Aurpegi biko txanpon bera. Besteen aurrean izan gura doguna eta benetan garena. Zirkoa eta gudua, pailazoa eta militarra... Irakurtzen jarraitu
