Antzerkia, Zinea, Opera, Zirkua, Musikea, Ekitaldi Bereziak…… Eszenografiak, espazio edota objektuez haratago, pertsonaiak ere badira ikus-entzunezko ekintza batean: izaerea daukie, eboluzionatzen dabe, istorioak kontatzen dabez. Bizi dira, azken finean; holan ulertzen doguz guk. Kontzeptu artistikotik hasita, eta dramaturgia koherente baten eraikuntzan parte hartuz, artistentzat habitatak eraiki gura doguz. Maketak, prototipoak, 3Dko simulazio digitalak, ilustrazioak eta planoak baliatuz, bezero-bidaideagaz etenbako hartu-emonean garatzen doguz diseinua, aurrekontua eta eraikuntza-zehaztasunak. Halaber, garraioa eta muntaia moduko alderdi teknikoak oso presente daukaguz une oro diseinuaren garapenean. Izan be, arte eszenikoen beharrizanak barru barrutik ezagutzen doguz, prozesuaren urrats guztiak menperatzen doguz… eta prozesuan bidea galtzeaz disfrutatzen badakigu be!

SORRERATIK GAUZATZERA. Bi modutara:

  • SORKUNTZA PROZESUAN BIDAIDE

Sorkuntza prozesuaren parte izango gara; ideien hastapenetik modu kolaboratiboan parte hartu geinke, bezero-bidaideak nahi dauan neurrian, gertuko jarraipena eta laguntza eskainiko deutsagu sorkuntza/diseinu prozesuan zehar, entseguetan, muntaketan, e.a., estreinaldi egunera arte.

  • ESZENOGRAFIA ERAIKITZAILE
Bezeroak aldez aurretik zehaztutakoa guk eraikiko dogu: gure aholkularitza teknikoaz, diseinuaren xehetasun konstruktiboak zehaztu eta bezeroaren ideiak gauzatuko doguz.
———————
Kalitate handiko materialekin eta teknika anitzak erabilita, mimoz gauzatzen doguz gure eszenografiak, lengoaia konstruktiboa eta artistikoa uztartuz.
– Aluminioa, burdina, altzairua, egurra
– Gomaespuma, impactodana
– Polimeroak, fibra sintetikoak, EPS
– DMX bitarteko mekanismo elektronikoak
– Motorizazioak
– Efektu bereziak
– Elektrizidadea, iturgintza, etab….
Material eta tekniken ikerketa etengabean ari gara; erronka barriekin irribarrea ateratzen jaku! Jarri zaitez gurekin harremanetan eta zure ideiari forma emango deutsagu!   

HAINBAT ADIBIDE

SEMINCI

Hortzmuga Teatro

Khea Ziater

Maite Guevara Konpainia

Ekoma Teatro

Anita Maravillas/Portal 71

Mañariako Udala

EH Mugi

Arriaga Antzokia

Trotamundos Zirkus

Barakaldo Antzokia

Piszifaktoria

Basozelai Gaztelu