ATX gara

Atx Teatroa Bilbon sortu zan 2010ean.

Euskal antzerkia egiten dogu, gure hizkuntzan, gure herrian eta gure egungo gizartearentzat. Eguneroko euskal jarduereak soilik, euskal kulturea dakar; eta euskal kultureak soilik, geure buruak begiratzeko ispilu bat.

Kulturearen balorea gainbeheran doan mundu globalizadu honetan, kulturearen zentzua, beharrizana eta erabilgarritasuna mahai ganean jarri gura doguz.

Edertasun eta perfektuen mundu honetan, ilunean dagoana kanporatu nahi dogu. Mundu distopikoak, arrarotasunak, minak, iluntasunak, zatarrak, zikina… argira atara ikusleek gurekin batera atx egin daien.

ATX (OROTARIKO EUSKAL HIZTEGIA)

atx. v. haitz.

  1. haitz
  2. iz. Harrizko masa handi samarra, lurraren gainetik edo ur-bazterrean goititzen dena. Ik. harkaitz; arroka. Mendiaren gainean ikusten ziren haitzetara. Haitz lerroa. Haitz arrainak. Haitz gain batean. Basahuntza haitzetik haitzera jauzika ibili ohi den bezala. Haitzez haitz eta amildegiz amildegi. || Esr. zah.: Emaitzak hausten ditu haitzak. Haitzean jaioak haitzera nahi.
ATX (EUSKALTZAINDIAREN HIZTEGIA)
  1. atx interj. Mina, ezustea edo nahigabea adierazteko hitza.
  2. atx egin. Intziri egin; kexatu.

Harria. Gogortasuna. Primitibotasuna. Hotz. Mina. Kexa. Nortasuna. Iraunkortasuna. Eta dan-danek balio deuskue.

Oinarrizkoa, instintua, sena… kanpora atera nahi doguz. Benetan inportantea dana, benetan gure sustraiak dagozan lekua, apaingarri barik, kutsadura barik… Atx hareetatik be, tresnak sortzen dira, bizirauteko erremintak, oinarrizko premiak asetzeko baliabideak… Ez dago atxak bezain primitiboa dan beste ezer, ezta horrenbeste tresna, babesleku eta baliabide emoten dauazan beste ezer be.

2010etik arrautzak frijiduten!

ATX osatzen dogu

Iñaki Ziarrusta

LAN ARTISTIKOA EKOIZPENA ESZENOGRAFIAK

1993an hasi nintzan antzerkian, institutu sasoian; oso gauza arraroak egiten genduzen, baina pasau? ederto pasetan genduen.

Filosofia bardinari eusten, formakuntza autodidaktea lagun eta suerte apur bategaz maite dodan artea, jendea eta proiektua aurrera eroaten hilko naz, holan bedi

Joseba Uribarri Bilbao

EKOIZPENA eta ESZENOGRAFIAK

1993an hasi nintzan antzerkian, institutu sasoian; oso gauza arraroak egiten genduzen, baina pasau? ederto pasetan genduen.

Filosofia bardinari eusten, formakuntza autodidaktea lagun eta suerte apur bategaz maite dodan artea, jendea eta proiektua aurrera eroaten hilko naz, holan bed

Aitor García Higuera

EKOIZPENA eta ESZENOGRAFIAK

….. BATMAN naiz !!

(Gracita Morales)

Amaia Garate Olano

ESZENOGRAFIAK

Erronka artistikoen gosez, arkitekto lana utzi eta antzerkigintzan sartu nintzen 2015ean.

Hasieran Bartzelonan Max Glaenzel-en estudioan ibili nintzen, gero urte batzuk nire kabuz, eta 2022tik aurrera Atx-en partaide bezala.

Ikuskizunen sorkuntza prozesuan parte hartzea eta prozesu horretan konpainien bidaide izatea da gehien gustatzen zaidana.

Eskeintzen dogu

ATX Teatroa antzerki konpainia bat baino gehiago da. Ikuskizunak sortzeaz gain, bestelako zerbitzuak be eskaintzen deutseguz beste konpainia eta eragileei.