MEDIAZINOA

Publiko barriak sortzeko edo dagozanak indartzeko ahalegina ezin da instituzinoengan soilik egon.

Guztion ahalegina dalakoan gagoz, eta horregaitik neurrira egindako mediazino planak be diseinatu eta burutzen doguz.

Emonaldi jakin baten inguruko kanpaina berezia izan daiteke edota epe luzerako egitasmo orokorrago bat, batean zein bestean Atx Teatroaren konpromisoa eta lana bidelagun eukiko dozue.