ERDU!

Bilboko Haur Antzerki Jaialdia

ATX Teatroak, Bilboko Udalaren Bilbao Aurrera Planaren finantziazioarekin eta Harrobia Bilbao-Otxarkoagako Ekoizpen Eszenikorako Berrikuntza Zentroaren laguntzarekin, ERDU! Bilboko Haur Antzerki Jaialdiaren lehenengo edizioa aurkezten du.

Lehenengo edizio hau apirilaren 23tik 25era bitartean izango da. Formatu ertain eta handiko haur eta familiei zuzendutako antzerki ikuskizunen lau proposamenek osatzen dute programa. Jaialdia Bilboko Otxarkoaga auzoko HARROBIAn izango da. Helburua da euskarazko antzerki programazioa herritarrei (batez ere publiko gazteenari) hurbiltzea.

Jaialdi honen xede nagusia da disziplina ezberdinetako euskarazko haur eta familia antzerkia zabaltzea bai haren ohiko jarraitzaileei, baita tradiziozko espazio eszenikoetara joateko ohiturarik ez duen publikoari ere. Horregatik, jaialdi honen bereizgarria da Euskal Herri osoko euskarazko proposamenak biltzea. Hizkuntza ezeniko ezbardinen bitartez gaurkotasuneko gaiak jarriko dira oholtza gainean, kritika eta urratzea nahasita, bizi dugun munduari buruzko ikuspegi desberdina eskaintzeko. 

Guztira 4 antzezlanek osatzen dute programazioa: Anita Maravillas eta Portal 71 bizkaitarrek elkarlanean sortutako Kotondarrak, Lapurdiko Itzuli Konpainiak eta 13r3p-ren Behin bazen internet, Yarleku Teatroa nafartarren Etxerik txikiena eta Atx Teatroa konpainia bilbotarraren Kaskarot.

 

SARRERAK

Ikuskizun guztietarako sarrerak doan dira (aforoa indarrean dagoen araudiaren araberakoa izango da), eta aldez-aurretik izena eman behar da HEMEN. Pertsona bakoitzak 4 sarrera hartu ahal izango ditu gehienez, eta ikuskizun bakoitzerako formulario ezberdin bat bete behar da.

Apirilak 23 18:00

KOTONDARRAK

Anita Maravillas eta Portal 71

Kotondarrak , txontxongilo-antzerki-lana, iraultza industrialean eta mende hasierako ehungintzako emakumeen grebetan oinarritutako istorioa da. Ama eta hiru alabez osaturiko familiaren bidaiak, landa-despopulazioa, exodoa hirira, iraultza industriala, hirietako bizi baldintzak, kapitalismoa, ahizpatasuna eta emakume langileen borroka feminista islatzen eta ikusarazten lagunduko digu.

Apirilak 24 12:30

ETXERIK TXIKIENA

Yarlektu Teatro

Etxerik txikiena ikuskizunak, Rosa Díazek (2011ko Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Sari Nazionala) zuzendua, emakumezkoen interpretazio onenaren saria jaso zuen 2019ko Feten Jaialdian. Ikuskizun honek haur errefuxiatuek haien jaioterritik alde egiterakoan bizi duten ezbaia jorratzen du, haien helmuga zeinizango den ez dakitenean.

Apirilak 24 18:00

KASKAROT

Atx Teatroa

Ezberdina izatearen aurreko beldurra, lehenengo harremanen lotsak eta “ni naizen hori” homonormatibitatearen aurrean defendatzea bezalako gaiak azaleratuko dira, antzerkia eta zuzeneko musika uztartzen dituen Kaskarot ikuskizunean.

Apirilak 25 12:30

BEHIN BAZEN INTERNET

Itzuli eta 13r3p

Behin bazen internet abenturaz beteriko bidaia da, zuntz optikoan eta elektrizitatean zehar. Interneten funtzionamendua irakasten digu, ikasten ari garela ohartu gabe. Ikuskizunak ipuin konektatuak antzerkia eta teknologia berriak nahasten ditu, Interneten funtzionamendua haurrei (eta helduei) kontatzeko, gure ordenagailuen barnetik.