ANTIGONE (Horman Poster)

 Horman Poster konpaniak sortu eta Atx Teatroak banatutako antzezlana.

SINOPSIA

Zer bete: konstituzioa edo herriaren nahia? Zeini egin kasu: polizia baten aginduari edo ume baten negarrari? Nola hurbildu: araudiaren pausoak jarraituz edo desioaren bultzadari jarraika? Nondik ulertu: testu liburu ofizialak irakurriz edo jakinminaren basoan galduaz?
Definizioz, gure bideak idatziz babestuko dituen konpromisoa dugu legea. Baina zer gertaten da legeak ez dituenean gure bideak babesten? Zer giza moral eta etika legediaren bide bazterretan geratzen direnean?
Gure gorputzak ez dira bide bazterretan ustelduko.

FITXA TEKNIKOA

Testua: Sofokles, Anouilh, Brecht, Zizek, Zambrano-ren Antigonak abiapuntutzat hartuta
Dramaturgia: Horman Poster eta interpreteak
Zuzendaritza: Horman Poster (Igor de Quadra eta Matxalen de Pedro)
Interpreteak: Maite Aizpurua, Xanti Agirrezabala, Jon Ander Urresti eta Matxalen de Pedro
Elementu eszenografikoak eta jantziteria: Miriam Isasi
Argiztapen diseinua: Arantza Flores
Banaketea: ATX Teatroa

HURRENGO DATAK

Estreinaldia 2020an